.- Abenduaren 4an – Bidebarrieta Liburutegian – 19:00etan Bertsozientzia emanaldia -.
Idoia Torregarai kazetari eta umoregilearen gidaritzapean, Iruri Altzerrekak eta Julio Sotok bertsoak jarriko dizkiete Cecilia Fernández, Oier Pedrera eta Aloña Aldasoro ikertzaileek jorratutako gaiei.
Fernández Hizkuntzalaritzako doktoregaia da UPV/EHUn eta Pau eta Aturrialdeko Unibertsitatean eta hizkuntzen zailtasunaz hitz egingo du. Ikuspegi zientifiko batetik Hizkuntza bat zaila izan daiteke? galderari erantzungo dio.
Pedrera, berriz, Zientzien Hezkuntzan doktoregaia da eta mendi eta basoetan pertsona askok duten landareekiko itsutasunaz hitz egingo du Ikusezina da berde kolorea? hitzaldian.
Azkenik, Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia sailean tesia egiten ari den Aldasorok txakurren jatorriaren inguruan hausnartuko du Txakurraren jatorriaz mintzo den fosil zaharrena berbaldian.
“Jakinduriek mundue erreko dau”, bertsozientzia saioa abenduaren 4an, arratsaldeko zazpietan, izango da Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera librea lekuak bete arte.