2025/02/26-2025/03/26
Fecha Celebracion: 26/02/2025
Zenbat dakizu nutrizioari buruz? Parte hartu HABIDUNI proiektuan!

Zenbat dakizu nutrizioari buruz? Parte hartu HABIDUNI proiektuan! 🍏

EHUko Erizaintza eta Fisiologia Sailak "Unibertsitate komunitatearen bizi-ohiturak (HABIDUNI)" ikerketa-proiektua garatzen ari gara. Proiektu hau EHUko Etika Batzordeak (CEISH-UPV/EHU) onartu du eta CAMPUS BIZIA LAB 2024/2025 programak finantzatzen du.

📌 Zertan ari gara?

Unibertsitate komunitatearen (ikasleak, IIP eta TEKAZEL) nutrizio-arloko ezagutza maila aztertu nahi dugu, baita bizimodu ohiturekin eta osasunari buruzko informazio iturriekin duen harremana ere.

📝 Nola parte hartu

20-30 minutuko galdetegi bati erantzunez.

📍 Ikasleak

📍 IIP eta TEKAZEL

🔍 Zertarako balio du azterlan honek?

Lortutako ondorioak ikerketa-lanen parte izango dira eta unibertsitateko bizi-ohiturak hobetzen lagun dezakete, etorkizuneko estrategiak diseinatzeko. Gainera, kongresuetan, argitalpen zientifikoetan eta EHUko komunikazio-kanaletan partekatuko dira.

Zure parte-hartzea funtsezkoa da! 💡