Disruptore endokrinoak gure hormonen funtzionamendua oztopatzen duten konposatuak dira. Jakin badakigu substantzia horiek hainbat gaixotasunen garapenean parte hartzen dutela, endometriosian barne. Hala ere, ez dakigu konposatu hauek gaixotasunean nola eragiten duten: zein aldaketa hormonal eta inflamatorio eragiten dute? (Epi)genetikak paper garrantzitsua betetzen al du? Zure HILEKOAREN ODOLaren azterketak galdera hauei erantzuten lagun diezaguke.
Ikerketan parte hartzeko irizpide hauek bete behar dituzu:
- 18 eta 45 urte bitarteko emakumea izatea
- Endometriosi diagnostikoa izatea
- Hileko erregularrak izan (21-35 eguneko hileko zikloak eta 4-7 eguneko odoljarioa)
- Botika hormonalak (ahozko antisorgailuak, pilulak, etab.) azken 3 hilabeteetan ez hartu izana
Irizpide hauek betetzen badituzu eta parte hartu nahi baduzu, idatzi iezaguzu eta xehetasun guztiak emango dizkizugu.
- Iraia García Santisteban (iraia.garcia@ehu.eus)
- Amaia Irizar Loibide (amaia.irizar@ehu.eus)
Web orrialdera link-a: https://www.ehu.eus/eu/web/basque-environmental-health-research-group/-/endometriosis
Proiektu honek Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren (E-mIBE) onespena dauka.