Etikasi 2025 deialdia ireki berri da.
Etikasi giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da. Giza duintasunean oinarritua eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua dagoena, enpatiaren aldeko hautua eginez. Programa honen helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da, Europako hainbat lekutara hezkuntza-bisitak eginez. Leku hauek motibazio politikoko indarkeriak markatutako giza eskubideen urraketak izan dituzte, eta bizikidetza erronka gisa ulertzen dugu, bai tokiko mailan zein maila globalean. Horregatik, Ipar Irlandara eta Euskadira bidaiatuko dugu Etikasi programarekin.
Era berean, bidaiak egin aurretik formakuntza bat jasoko dute ikasleek, eta bidaia ostean itxiera saioa egingo da.
18-30 urte arteko unibertsitateko graduko edo lanbide heziketako ikasketak egiten dauden gazteentzako deialdia ireki dugu.
Deialdia martxoaren 16ra arte egongo da zabalik.