2025/03/11-2025/03/15
Fecha Celebracion: 14/03/2025
Martxoaren 14an Bizkaia Aretoak Pi Eguna ospatuko du bakarrizketa matematikoekin

2025eko martxoaren 14an, ostiralean, Pi Eguna dela eta, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Basque Center for Applied Mathematics zentroak (BCAM) eta Naukas zientzia-dibulgazioko plataformak, BCAM Naukas – Pi Eguna ekitaldiaren seigarren edizioa antolatu dute Bizkaia Aretoan.

Matematika ardatz duen ekitaldia UPV/EHUko Bizkaia Aretoan izango da 18:30-20-30 bitartean matematikaren alderik ludikoena eta erakargarriena erakusteko. Pi Egunean bertako eta estatuko matematika dibulgaitzaileek parte hartuko dute.

Zer da Pi Eguna?

Mendetan π zenbakiak sortu duen lilura hain da handia, duela 4.000 urte baino gehiagotik ikertzen dela eta, are gehiago, bere egun propioa ere badu egutegian: martxoaren 14a. Martxoaren 14a ingelesez eta euskaraz idazteko modua bat dator konstante matematiko famatuaren lehen hiru digituekin: 3-14 martxoaren 14a euskaraz / 3-14 March, 14th ingelesez.

Ospakizun hau 1988an hasi zuen Larry Shaw fisikari estatubatuarrak. Ordutik, ospea irabazi du mundu osoan, eta 2009an Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberak ofizialki “Piren Egun Nazionala” izendatu zuen. Horrez gain, 2019an, UNESCOk martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen ospakizuna zabaltzeko eta diziplina horrekiko interesa mundu mailan sustatzeko.

Aurten, ospakizun horrekin bat eginez Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan 15 minutuko zientzia-dibulgazioko hitzaldi-sorta bat izango da, matematikaren hainbat arlo erakusteko asmoz. 

Egitaraua

.- 18:30 – 18:40: Ongietorria

.- 18:40 – 18:45: Javier Peláez (Naukas): Aurkezpena

.- 18:45 – 19:00: Fátima Mª García (Santiago de Compostelako Unibertsitatea): “Poesía irracional”

.- 19:00 – 19:15: Enrique F. Borja (Sevillako Unibertsitatea): “Cuando te crees que lo has entendido todo”

.- 19:15 – 19:30: Clara Grima (Sevillako Unibertsitatea): “Midiendo un mundo redondo”

.- 19:30 – 19:45: Daniel Eceizabarrena (BCAM): “La longitud de la costa y otros fractales”

.- 19:45 – 20:00: Judit Mínguez (Errioxako Unibertsitatea): “Las Matemáticas en el diseño gráfico”

.- 20:00 – 20:15: Luca Fanelli (Ikerbasque, UPV/EHU & BCAM): “Do, Re, Mi, Fa, Sol La, π: ¿Por qué tenemos siete notas?”

.- 20:15 – 20:30: Javier Peláez (Naukas): BCAM NAUKAS ekitaldiaren itxiera

Hitzaldien edukia

 

Lehen hitzaldian, Fatima Mª García Santiago de Compostela Unibertsitateako irakasleak itxuraz elkarren kontrakoak diren bi hizkuntzen arteko harremana azalduko digu: poesia eta matematika. Ondoren, Enrique F. Borja fisikariak eta Sevillako Unibertsitateko irakasleak zalantzan jarriko du mekanika klasikoaren oinarrizko printzipio batzuk ulertzen ote ditugun.

Ondoren, Clara Grima matematikariak eta Sevillako Unibertsitateko irakaselak XVIII. mendera eramango du entzulea, Jorge Juan eta Antonio de Ulloa zientzialarien espedizio zirraragarria kontatuz, eta mundua neurtzeko matematikak izan zuen papera azalduz. Gainera, Daniel Eceizabarrenak, BCAM zentroko matematikariak, naturan oso ohikoa den kontzeptu matematiko bat ekarriko du oholtzara eta fraktalen munduan murgilduko ditu ikus-entzuleak.

Bestalde, Judit Mínguez matematikariak eta Errioxako Unibertsitateko irakasleak ordenagailuz lagundutako diseinu grafikoko tekniken oinarri matematikoa aztertuko du. Egun borobil baten ate-oihala ixteko, Luca Fanelli matematikariak eta musikariak, (Ikerbasque ikertzailea UPV/EHU eta BCAM zentroan)  bi diziplinen arteko lotura erakusten duten zenbait printzipio matematiko argituko ditu, eta galdera gako bat erantzungo du: zergatik dauzka eskala musikalak zazpi notak?

Sarrera

Arratsaldeko hitzaldiak sarrera librekoak izango dira leku guztiak bete arte eta EITBko Kosmos kanalaren bidez ere streamingez emango dira.