Kaixo! Irati Asua naiz, UPV/EHUko Lehen Hezkuntza hirueleduneko 4. mailako ikaslea. Gradu Amaierako Lana egiten ari naiz, beren gurasoen dibortzioa bizitzen ari diren Lehen Hezkuntzako ikasleei laguntzeko irakasleek duten zereginari buruz. LHko irakaslea edo gradua ikasten ari den ikaslea bazara, eskertuko nizuke minutu batzuk emango bazenitu galdetegi anonimo eta online hau osatzen.
Inkesta laburra da eta zure erantzunek egoera hori ikasgelan nola kudeatzen den eta gurasoen dibortzioa igarotzen ari diren haurrei laguntzeko zein baliabide izan daitezkeen eraginkorragoak jakiten lagunduko dute.
Inkestaren esteka: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfxwOhe0CQyKl1Jt4TBb5t6fNCECh0-CK2MWytzc3T3U4003w/viewform?usp=header
Informazio gehiago behar baduzu, hona hemen nire helbide elektronikoa: iasua004@ikasle.ehu.eus
Eskerrik asko aldez aurretik!!