OLERKARI, MIOPE ETA DESPISTATUENTZAKO GEOLOGIA - ONDAREA
Geologia poetentzat, miopeentzat eta despistatuentzat VI. Jardunaldiak
Geologiako HGI taldeak antolatuta, eta Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren, Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkearen, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin antolatutako jardunaldiak dira.
Ondarea definitzeko, izendatzeko eta kontserbatzeko geologiaren diziplina ezberdinetatik egiten diren hurbilketak ezagutzera emateko helburuarekin, martxoaren 26an, 27an eta 28an egingo dira "Geologia poetentzat, miopeentzat eta despistatuentzat. ONDAREA ondarea" izeneko dibulgazio-jardunaldiak dira.
Ekitaldia martxoaren 26an (asteazkena) eta 27an (osteguna), 16:00etatik aurrera, UPV/EHUko Bizkaia Aretoa eraikineko Baroja Aretoan (Bilbo) ospatuko da, eta aurrez aurre zein streaming bidez (EiTBko Kosmos kanalean) jarraitu ahal izango da. Martxoaren 28an (ostirala), Urkiolako Parke Naturalera (Bizkaia) irteera egingo da.
Parte hartzeko izen-ematea gomendatzen da (ostiraleko irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da).