Bilboko Udalak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHUn ikasten duten atzerriko eta nazioarteko babesaren eskatzaile edota onuradun diren ikasleei ostatu eta mantenua diruz laguntzeko lankidetza hitzarmena berritu dute hamaikagarren urtez jarraian.
14.000 euroko laguntza, batez ere, nazioarteko babesaren eskatzaile edo onuradunentzat da, eta, lehentasun txikiagoarekin, garapen-bidean dauden herrialdeetatik datozen graduko ikasleentzat — 2023ko Urteko Plan Operatiboan lehentasunezkotzat jotzen direnak, Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzaren IV. Plan Zuzentzailearen barruan (Saharaz hegoaldeko Afrika, Sahara, Erdialdeko Amerika, Chiapas, Kuba, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Bolivia). Bekak 2024/25 ikasturtean Bilbon biziko duten egonaldiaren ostatua ordaintzen laguntzea du xede.
Bilbon bizi diren ikasleak aurkez daitezke deialdi honetara, UPV/EHUn 2024/25 ikasturtean, graduko ikasketak egiten ari badira, baldin eta baldintza hau ere betetzen duten:
- Nazioarteko babesaren ikasle eskatzaile edo ikasle onuradunak.
- UPV/EHUrekin hitzarmena izan eta lehenetsitako herrialdeetako unibertsitateetatik etorri diren ikasleak.
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 4ra arte (2. esleipena) egongo da irekita.